Tokiko Esperientzia Bankua
- Tokiko Esperientzia Bankua
- Etxebarri
Etxebarriko Udaletxea
HIRIX. Udalaren eta hiritarren arteko komunikazioa hobetzeko app
Udalerriaren deskribapena
Etxebarri / Populazio 2015: 10.230
Esparrua
Parte-hartze herritarra
Eragile inplikatuak
a3r Consulting
Testuingurua
Etxebarriko Udalak beste erakunde batzuentzako erreferentzia-puntua izan nahi du, bizilagun, merkatari eta elkarteekin duen komunikazioagatik. Helburu hori betetzeko, Hirix jarri du abian, A3R Consulting tokiko enpresak garatu duen aplikazio mugikorra. Administrazio, merkatari, elkarte eta herritarren esku kudeaketa-sistema bakarra jartzen du, udalerrietan gertatzen den guztia dinamizatzeko eta haren inguruko informazioa emateko.
Helburuak
- Herritarren parte-hartzea bultzatzea eta belaunaldi berrien parte-hartzea sustatzea.
- Zerbitzuen kalitatea zein komunikazio-kanalak hobetzea.
- Herritarren beharrizanak ezagutzea, zain egon gabe haien kexak edo iradokizunak noiz iritsiko.
- Adierazleak neurtzea.
- Elkarteei udalaren azpiegiturak eta plataformak uztea.
-
Tokiko merkataritza bultzatzea.
Deskribapena
Hirix aplikazioak badu informazio-atal bat, non erabiltzaileak bere intereseko gaiak zein diren erabaki dezakeen, intereseko abisuak bakarrik jasotzeko, horrela.
Alerten/gorabeheren bidalketa da, beharbada, daukan berritasunik handiena. Aplikazioaren bidez, gorabehera deskribatzeaz gain, argazkiak erants daitezke, baita geolokalizatu ere. Hortik aurrera, dagokion udal-sailean ataza bat sortzen da, eta sail hori txat bidez komunika daiteke pertsonarekin, zalantzak argitzeko, gaiari buruz informatzeko, eta gorabeheraren egoera jakinarazteko (esleitua, gauzatzen edo amaitua). Iradokizunekin prozesu berari jarraitzen zaio, baina haien kasuan, bozketa egin daiteke.
IOS-erako eta Android-erako deskarga daiteke, multihizkuntza, eta sare sozialekin integraturik dago. Doakoa da, eta edozein udalerritan erreplikatzeko moduko tresna da.
Harremanetan jartzeko
Inés Franco