Arrigorriagako Udaletxea

Topaketa birtualak

Topaketa birtualak

Udalerriaren deskribapena
Arrigorriaga - Populazioa 2015: 12.029

Esparrua
Parte-hartze herritarra


Eragile inplikatuak

Biscaytik

Testuingurua

Arrigorriagako Udalak, gardentasuna eta parte-hartzea udal-jardueraren ardatz bihurtzeko ahaleginean, gardentasun-atal bat ireki du bere webgunean, udal-jardueraren inguruko informazio nagusia argitaratu eta eguneratzeko, herritarren esku egon dadin. 

Helburuak

Helburua da aukera ematea udaleko arduradun politikoekin zuzeneko harremana egon dadin, edozein zalantza argitzeko edo udalerriarekin zuzeneko lotura daukan edozein gai planteatzeko.

Deskribapena

Foro irekia da, eta, hala, galderak egin eta kezkak agertu ahal zaizkie udal-gaien inguruan Arrigorriagako Udaleko arduradun politikoei.

Moderatzaile baten laguntzarekin, gonbidaturiko udal-ordezkariak zuzenean erantzungo die galdera guztiei.

Topaketaren egun berean egin daitezke galderak zuzenean, edo, bestela, aurretik bidal daitezke deialdi bakoitzean adierazitako egunetik aurrera, udal-ordezkariak erantzun ahal izateko, zuzeneko une horretan egotea ezinezkoa denean.

Webgunearen bidez, egiteko diren Topaketa Birtualak ikus daitezke, aktibo dagoen topaketan sartzeko aukera dago, eta lehendik eginiko topaketetako galdera eta erantzun guztiak irakur daitezke.


Harremanetan jartzeko
Asier Albizua (Alkatea)