Asparrenako Udaletxea

OrbEET - Eraginkortasun energetikoa

OrbEET - Eraginkortasun energetikoa

Udalerriaren deskribapena
Lautadako Kuadrilla - Populazioa2015: 1.637 bizt.

Esparrua
Smart Cities: zerbitzu adimendunak


Eragile inplikatuak

Asparrena-ko udalak|, eta Europako beste 9 entitate publiko eta 5 entitate pribatuak  parte hartzen duten nazioarteko partzuergoa: Austria, Reino Unido, Grecia, Alemania y Bulgaria.
 

Testuingurua

Asparrengo Udalak, Europako proiektu horretan parte hartuz, bere eraikinen energia-eraginkortasuna hobetu nahi du.

Udaletxea 250 urteko eraikin batean kokaturik dago, eta neurketa-azpiegitura teknologikoak eta proposaturiko neurrien inpaktua baliozkotzeko egingo diren lau proiektu pilotuetako bat hartuko du.

Helburuak

  • Udaletxeko energia-kontsumoa murriztea, energiaren kudeaketa eraginkor baten bidez.
  • Erabiltzaileen artean energiaren aldetik eraginkorrak diren lan-kultura eta jokabideak sustatzea, hala nola, ordenagailuen, inprimagailuen zein bestelako gailu elektroniko batzuen erabilera egokia.
  • Erabiltzaileen parte-hartzea sustatzen duen konponbide berritzailea sartzea, denbora errealeko energia-ziurtagiriak emanez.

Deskribapena

Europako Batzordeak (Horizon 2020) finantzaturiko Europako ikerketa-proiektua da OrbEEt, eta haren ingelesezko akronimoak esan nahi du “administrazio-bulego publikoetan energia-eraginkortasunerako antolakunde-jokabidea hobetzea”, baliabideak adimenez eta jasangarritasunez erabiliz.

Xedea da IKTetan oinarritzen den azpiegitura sortzea, energia-kontsumo erreala monitorizatuko duena, eraikinetan kostu txikiko sentsoreak erabiliz. Hortaz, IKTetan oinarrituriko sistemak erabiltzen dira jokabidea hobetzea sustatzeko, eta, horrela, energiaren aldetik eraginkorra den lan-giroa lortzeko. Horretarako, energia-kontsumoak denbora errealean neurtu, informazio pertsonalizatua sortu, eta langileei helarazten die, era erakargarri batean, telefono mugikorrerako aplikazio baten edo joko baten bidez.

Asparrengo udaletxerako zuzeneko aplikazioari dagokionez, asmoa da tresna batzuk garatzea, erabiltzaileek eta langileek informazio hobetua jaso dezaten une oro egiten duten energia-kontsumoaren inguruan, gomendioak eginez beren ekintzen energia-eraginkortasuna hobetzeko eta haien ekarpenak aintzat hartuz. Eraikina, elkartutako hirietako beste eraikin batzuekin batera, proiektua abian jartzeko eraikin pilotua izango da, ebaluatzeko, haren erabilgarritasuna zehazteko, eta beste eraikin batzuetan aplika daitekeen ala ez jakiteko helburuz. 2015eko martxoan hasi zen, eta hiru urte iraungo du, 2018ko otsailera arte.
 


Kontaktua