Abanto-Zierbenako Udaletxea

Ibilgailu elektrikoa kargatzeko hornitegia inauguratu da Bizkaian, %100 euskal teknologia eta Europako potentzia handiena duena

Ibilgailu elektrikoa kargatzeko hornitegia inauguratu da Bizkaian, %100 euskal teknologia eta Europako potentzia handiena duena

Udalerriaren deskribapena

Esparrua
Mugikortasuna


Eragile inplikatuak

IBIL (Repsol eta Energiaren Euskal Erakundearen artean eratutakoa), Ingeteam y Ormazabal.

Testuingurua

Orain arte, Europan auto eta kamionetarako azpiegiturak 350 kW-eko potentziara iritsi dira; beraz, ibilgailu elektrikoa kargatzeko teknologiei dagokienez zerbitzugune hau punta-puntakotzat jo daiteke. 

Helburuak

  • Europako potentzia handiena duen ibilgailuentzat kargatzeko estazio elektrikoa sortu
  • Estazioak erabiltzen duen energia elektrikoa, berriztagarria izatea
  • Euskal enpresek sortutako teknologia izatea eta kalitatezkoa

Deskribapena

IBIL-eko instalazioa Ugaldebietan (Abanto-Zierbena), Repsolek duen hornitegian jarri da eta lehena da Europan ibilgailuak 400 Kw-eko potentzian kargatzeko aukera ematen duena. Lau terminalez osatuta dago eta ekipo horiek bermatzen dute instalazioan erabilgarri dagoen potentziaren banaketa egokia izatea, konektatuta egon daitezkeen lau ibilgailuen artean. Horiei esker, gehieneko potentzia onartzen duten ibilgailuen bateria, bost eta hamar minutuen artean kargatzeko aukera izango dute.

Ibil enpresa arduratu da proiektu horren gidaritzaz, kargatzeko sistema horren instalazioaren diseinu eta gauzatzetik, hari lotutako azpiegitura elektrikoak eraikitzera. Ezarritako teknologia euskal enpresak garatutakoa da. Ingeteam, kargatzeko sistemaren hornitzailea izan da eta Ormazabal, eraldatzeko zentroaren arduraduna.

Ugaldebietako hornitegia, energiaren baliabide barreiatuen integrazioa izango du, hala nola sorkuntza berriztagarria eta energiaren metaketa. Era horretan, ibilgailuen elikatzeari begira sortzen den energiaren inguruko emisioak murriztuko dira.

Inaugurazio ekitaldian Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatua, Emiliano López Atxurra Ibileko presidentea,Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzenari nagusia, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia,eta Maite Etxebarria Abanto-Zierbenako alkate izan ziren.

Ibilen bitartez, 1.700 gune baino gehiago duen sare batean parte hartzen du Repsolek; gune horietatik, 230 sarbide publikokoak dira.
  


Kontaktua