Leioako Udaletxea

Leioa pausu batera - Udal zerbitzuen mapa

Udalerriaren deskribapena
Leioa - Biztanleria 2018: 31.495

Esparrua
Administrazio elektronikoa: zerbitzu digitalak


Eragile inplikatuak

EUDEL, IVAP.

Testuingurua

Leioako Udalak, udalerriaren aldaketetara moldatzeko ahalmena hobetu nahi du, talentua eta baliabideak aprobetxatuz . Herri garapen eredua kualitatiboa eta iraunkorra izango da batez ere, udal zerbitzuen efizientzia areagotuan oinarrituta, teknologia berriei esker.

Gainera, udalak Gobernu eta Administrazio irekiruntz jo nahi du, gardentasuna dela oinarri, eta zerbitzuen kalitatea berrikuntzaren, partaidetzaren eta herritarren lankidetzaren bitartez mantenduz.

Helburuak

Norabide berdinean lan egiten duten 10 udalek osaturiko taldea lortzea da helburu, alderdi politiko, dimentsio eta ezaugarri desberdinekoak, zeinek ezagutza eta esperientziak elkarbanatuz Zerbitzu Katalogoa osatu ahalko duten.

Konkretuki, herritarraren ikuspuntutik jorratu nahi da, enpatia jorratu eta horrela administrazioa sinplifikatu, erakundearen ezagutza honen pertsonen bitartez bultzatzeko.

Deskribapena

Lehenengo hurratsa Leioaren Zerbitzu Katalogoa osatzea izan zen. Honen izaera zeharo informatiboa denez, ondoren, tresna bat garatu zen, leioaztarrek era erraz eta bisualagoan erabil zezaten. Honela, gaur egungo bertsioara iristen gara. Udal zerbitzuen mapa etxebizitza guztietara bidaltzen da eta formatu digitalean dago eskuragarri ere bai.

SMART CITY
Zerbitzu mapa honetan zehar bilatuz, herritarrek edozen udal ekipamendu aurki dezakete, hauen datu nagusiekin batera (helbidea, telefonoa, erabilerak...). Toki hauetan hasi daitezkeen izapideak ere bai, inprimaki guztiak eskura daude eta. 4 garapenak estaltzen dira, hots, zerbitzu kulturalak, sozialak, ekonomikoak eta inguruneko zerbitzuak. Gainera, udal zerbitzuak hobetzeko ibilbide honen azkenengo emaitza gisa, Udaletxea sakontasunean hobetuko da, HAZ (Herritarrari Arreta Zerbitzua) eskaini eta aurrez-aurreko zerbitzua hobetzeko.

CITY 4.0
Maparen abiapuntua herritarren beharra da eta tokiko enpresa eta erakundeekin (EUDEL eta IVAP) lankidetzan garatu da. Esan beharra dago proiektua irekia dela, beraz herritarren, udal langileen nahiz ordezkari politikoen iradokizunetarako prest dago. Horregatik, leioahurbil@leioa.net helbidea sortu da, ekarpenak jaso ahal izateko. Proiektuaren formakuntza, informazioan, inplementazioan, jarraipenean eta ebaluaketan, herritarrak murgildu ziren.

Wise balorazioa

Herri jakitun kontzeptura hurbiltzen den elementu bereizgarria, kasu honetan, herritarrenganako konfidantza da. Mapari lehenengo begirada bota bezain pronto, agerian gelditzen da pertsonak direla proiektuaren nukleoan daudenak. Era berean, malgutasuna, eraginkortasuna eta segurtasuna dira proiektuaren ezaugarri nagusiak. Gainera, beste udalerriekin jakintasuna eta esperientzia partekatzeko konpromezu sendoa nabari da, Bakio, Balmaseda, Barakaldo, Derio, Legazpi, Mungia, Plentzia eta Ugaorekin, adibidez.


Kontaktua