Zamudioko Udaletxea

Zamudioren Plan Estrategikoa 2020

Udalerriaren deskribapena
Zamudio - Populazioa 2018: 3.236

Esparrua
Zeharkakoa


Eragile inplikatuak

Zamudioko Udala

Testuingurua

Zamudioren Plan Estrategikoa 2020 definitzerakoan, Tokiko Agenda 21en prozesu baten bitartez 2021an landu zena, 2012-2020 aldirako estrategia mahaigaineratu zen. Elkarrekiko bisioa formulatu zen, herria noruntz joan behar zuen partekatzeko, helburu estrategikoak definitu eta xehatuz, bai eta plana betetzera lagunduko zuten ekintza iraunkorrak.


Erronkei erantzuna emateko, Zamudioren oinarria teknologia adimenduna da eta 6 arlotan proposatzen ditu eginkizunak (Europar Parlamentuak egiten duen modura).

Helburuak

Zamudio smart city ereduaren oinarririk aipagarriena Herritar Txartela eta aplikazioak (Zamudio ADI eta Comercios Zamudio) dira. Horiei esker, herritarrek erraz jar daitezke harremanetan udalarekin, zerbitzuen inguruan eskaerak, iradokizunak edo inzidentziak jakinarazteko. Gainera, Udalak Udal Kudeaketa Sistema (Sgmnet) garatu du, Europako funtsak jasoz.

Deskribapena

Smart Environment arloan, hondakinen kudeaketa, ura, energia eta ingurunearen babesa lantzen dira; Smart Mobility arloan, berriz, irisgarritasuna, bide azpiegitura, garraioa, trafikoa, IKT konektibitatea, eta aparkatzea; Gobernantzaren arloan, administrazio elektronikoa, garraioa, partaidetza, herriaren informazio geografikoa; eta Smart People arloan, inklusio digitala eta herritarren lankidetza. Smart Economy eta Smart Living arloek turismoa, merkataritza, enplegua, berrikuntza, osasuna, aisialdia, gai sozialak eta segurtasuna.

SMART CITY
Zamudiok egiten duen teknologiaren erabilera bere erronken erantzun zuzena da. Hauen artean, hondakinen kudeaketa, segurtasuna, kolektibo zaurgarrien babesa, uraren kudeaketa, kirol/kultura ekipamenduen kudeaketa.

CITY 4.0
4 sektoreen presentzia aztertura (publikoa, pribatua, irabazi asmorik gabekoa eta herritarrak), Zamudioren kasua birengatik dai deigarria. Batetik, Udalak Sgmnet plataforma garatzea erabaki duelako (baita bi aplikazioak ere) barne baliabideen bitartez, antzekoak izan daitezkeen produktuen enpresak sahiestuz. Beraz, produktua propioa denez, aukerak zabaltzen dira beste udalerrientzat, bai erabiltzeko, baita hobekuntzak txertatzeko ere.
Bestetik, Wast4Think proiektua dugu. Honen helburuen artean, denen artean ikastea da, kasu honetan serious games eta aplikazioen bitartez, herritarrak indartzeko. Aurretik dagoen baliabidea izanik, Zamudiok (oraindik ez duela tresna hauen aukera osorik aprobetxatu) nahiz beste udalek herritarrak gehitu ditzakete gobernantza ereduan.

Wise balorazioa

Zamudioren kasuan, elementu ugari ikusten dira wise city ereduan adierazgarriak direnak. Udalerriak argi dauka zein den teknologiaren helburua eta eraginkortasunaren ikuspegitik lantzen dute. Era berean, informazioa kuantitatiboa da, sistema propio eta integratu batek jasotzen duena, eraginkortasuna eta kudeaketa erraztuz. Hala ere, eta herritarrekin harremana lantzekotan, informazio kualitatiboa landu daiteke oraindik.


Kontaktua